XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera bakarrik naikoa etzala ortarako, eta lagunak billatu ta arkitu: lengo aundizkia, pobre eta beartsuen apostolu biurtu da.

Baña geiago nai zun.

Apaiz ordentzen da; orrela aren lana ederragoa izango zan.

Alaxe gertatu zan.

Orduan, bazter guzietan ospitalak jaso zitun Venezian, Bressian, Bergamon, Veronan... nun ez?

Ta oiek egin zitun ibillaldi luzeak eskaletxo bat balitz bezela egiñaz: zorroa bizkarrean zula, oñez, esketik jan da lo egiñaz.

Auxe arrigarria: Veneziako gizonik aundizkiena pobre eta pobreen lagunik onena.

Orduko mundu atseginzaleari ikaskizun makala etzion eman.

Zenbat biotzetara pakea eraman zun, zeñek daki? zenbat barru alaitu zitun, nor esan?

Bere etxe guzien buru zan etxean, Somaskan 1537'garreneko otsaillaren 8'an il zan.

Gizon santu onek eraiki zun Lagundiari, Somaska'ko Lagundia esaten zaio.

Gaizki asi bazan, ongi bere bizitza bukatu zun.

Txarrean orain arte iraun badegu, onean nori begiratu badegu.

Jeronimo Emiliani Deuna gure alde otoitz!!

DANIEL IGARLE DEUNA

Itun Zarrekoa

Uztaillak 21.

Judaiko sendi aundi bateko semea zan.

Josephus edeslariak, eta Jeronimo Deunak diotenez, errege odolekoa: printzipea.